Alderdi teorikoa:
Bila ezazu informazioa eta lan bat burutu hurrengo gaiak kontutan harturik
Ikusi eta begiratu
Dakizun bezala ez da gauza bera ikustea eta begiratzea. Gure erretinatik sartzen zaizkigun irudiak bereganatu eta interpretatu egin behar ditugu…
Sinbolo eta seinaleak. Zertarako erabiltzen da bakoitza? zer berezitasun dituzte?
Gure inguruan aurki ditzakegun forma desberdinak aztertuz bere funtzioa ondoriozta dezakegu, eta alderantziz, beharraren arabera forma berezi bat sor dezakegu.
Zure lana adibide bat aukeratuz, bere forma eta funtzioari buruzko hausnarketa bat egitea izango da.
4.- Adierazpen motak
Ikusmenaren baliabidea erabiliz zer era aurkitzen ditugu gure mezua besteei jakin arazteko? Zer bide ditugu?
5.- Irudiaren egitura eta mezua: alderdi konnotatiboa eta denotatiboa.
Irudi batek bere mezua era zuzenean eman dezake, edo ez. Batzuetan irudi batek gogora dakarzkigu sentimendu edo gogoeta desberdinak.
6.- Mugimenduaren adierazpena.
Zer era aurki ditzakezu irudi estatiko edo geldoa bat mugimendu itxura edo sentzazioa erakutsi dezan.
7.- Story-board.zer da, zertarako, aplikazioak.
8.- Pixlr erretoke ariketa: jaitsi itzazu bi argazki haueko 1argazkia, 2argazkia eta zure erara paisai horiek nola hobetuko zenituzke editatu (gauzak insertatu, kendu eta abar).
Bukatu ondoren zure lanean insertatu biak
Alderdi praktikoa:
- (F) Moduloa eginez konposizioa sortu.
- (F) Hizki uhinduta.
- (F) Irudien komunikazioa
- (F) Koloree mezua
- (F) Ikusizko metaforak
- HAS (sexu afektibo hezkuntza): etorkizunerako proiekzio bat egiten sai zaitez (komiki, marrazkia,…)
- Story board bat sortu 8 laukitxoetan, 10 minutuetako laburmetrai bat egiteko erabilgarria izango dena.
- Irudi figuratibo bat (argazkiren bat) moztu, koadernoan itsatsi eta horretan oinarrituz bere abstraktua egin.
LAN LIBREA: zure gustuko lan bat egin dezakezu proposatutakoren bat ordezkatuz.
Utzi erantzun bat