Hitzen bitartez gauza asko azaltzeko gai garen bezala, ikusmenaren zentzua erabiliz ere gauza asko komunikatzeko gai gara. Irudi batek mila hitz baino garrantzia gehiago duela esaten denean, ez da txantxetakoa izango!

Irudietan arreta gehiago jartzen dugun ezaugarriak dira: objektuaren FORMA, duen KOLOREA, eta azaltzen duen EGINDURA (edo testura).

Beraz, badakizu, irudi bat aztertzeko adi egon: begira bere konposizioa, erabilitako kolorea, egindura eta forma, eta gero ondorio bat atera.